XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aneia maitea, Zien letrak ainitz plazer egin zautak, jakiteaz oro ontsa zieztela, salbu holetan: Maria gaixoari bere azken mementoa jin zakok edo hobeki erraiteko Jainko onak bere ganat deitu dik, gutaik bakotxa gure turrean eginen gitin bezela.

Arima ederra zinuten bada hura zien erdian eta ez diat dudarik egiten: baliatu eta profitatu zieztela guziak harren etsenplu eta bertute ederrez; eta luzez orroituko eta guziz gazte horiek orok.

Otoitzak eta komunionea egin diat haren arima gaixoan fagoretan eta segituko aintzina, nahiz pentsatzen dudan ja zeru eder hartan sartua den, hura bezelako arima kartsua.

Ni ere arras untsa nuk Jainko onari esker eta gauza bera dautzuet guzieri desiratzen, Jainko onak nahi duen arte.

Komentuan ere, bai hemen eta Jerusalem arras untsa gituk guziak.

Negua pasatu zaukuk hotzan partetik ainitz sofritu gabe; haatik izan ditiuk aspaldian egin ditien hormaik handienak; elurra doidoia, erraiteko doia egin du bakarrik; bazuza ainitz eta uri.

Orai bazterrak eder dire aski, bainan, hemendik ilabete baten edo bien buruko, histuko dire eta gero uda guzia hola egonen.

Lehenago Jerusalemeko hirian geinean emaiten naukan zerbeit berri, bainan orai ez nuk lehenago bezela hemengo karriketan ibiltzen, nahiz ene osarriak ez duen irabazi beizik.